Ikaslea gelako protagonista gizarte zientzien irakaskuntzan

3

Oso gustora eta pozik gazteen artean.

Joan den asteazkenean, martxoaren 1ean, Bilboko Magisteritza Eskolan egon nintzen Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei prestakuntza ematen. Ander Delgado irakasleak kurtso amaierako Inmigrazoari eta errefuxiatuei buruzko proiektu bat diseinatzeko eskatu die. Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloko gela batean aplikatzeko da. Oso gustora egon nintzen eta disfrutatu nuen ere. Esperientzia zoragarria eta aberatsa izan da.

Arratsalde honetan egin genuen ibialdia…

Heziberriri begira hurrengo aspektuak ikusten egon ginen:

-Konpetentziak

-Jardueraren eta atazaren arteko aldeak

-Arazo egoerak

-Proiektu baten egitura

Jarraian ikasleek bi praktika egin zituzten

1. Ikas sekuentzia bat analisatu eta zein gaitasunak lantzen diren esan

2. Hiru ikas sekuentzien arteko aspektu edo elementu komunak esan

Jarraitu genuen Ebaluazioarekin orientabideak ematen eta Balorazio-eskalak eta Errubrikak ikusten.

Ebaluazioari buruz gehiago jakin nahi baduzu hurrengo diapositibei begirada eman

Hurrengoan ikasleek  ikasgelan lantzeko baliabideak ikusi zituzten

Eta amaitu nuen Ikas-sekuentzia bat diseinatzeko eman ahal diren pausoak azaltzen . Honetarako txantiloi bat erabili zuten.

Ideiak antolatzeko txantiloi bat erabili genuen.


conocimientoGehiago jakiteko



Publicado en Sin categoría